Atopia RPG

Atopia gurea bezain surrealista den Euskal Herri batean kokatutako rol-jokoa da. Planeta honetan eta denbora lerro honetan euskaraz sortu eta merkaturatutako lehena (arinago webgune honetan bertan aurkitu dezakezuen Eneko Mazok itzulitako Aintzinako Eskola argitaratu zen arren). Liburua da Atopia, baina baita liburua baino gehiago eta gutxiago ere. Gutxiago, ez baita hasieratik amaierara arte irakurtzeko nobelaJarraitu irakurtzen “Atopia RPG”

Antzinako Eskola: rol jokoa

Egilea: Javier García «cabohicks» Itzulpena: Eneko Mazo Argitaletxea: grapas&mapas Atera itzazu dadoak, arkatza eta borragoma. Antzinako garaietan bezala jokatzeko ordua heldu da. Antzinako Eskola retroklon minimalista bat da, inoiz izandako jolasik ezagunean oinarrituta. Liburu txikia eta laburtuta, baina partida bat martxan jartzeko behar dituzun arau guztiekin. Orri gutxiekin abentura-ordu asko lortuko dituzu horrela. Fitxategiak https://drive.google.com/open?id=1U4zmMC-yNIvhCFwXhYRBMvs4FiW2fgFU

Ongi etorri

Ongi etorri Rolariak.eus-era, euskal rolarien atarira. Laister, rolari ezberdinek sortutako artikuluak, jokoak eta era guztietako materiala gehituko diogu webguneari. Gogoratu Telegram taldean 40 rolari baino gehiago garela dagoeneko, zatoz gurekin hitz egitera. Ondo ibili eta segi dadoak jaurtitzen! * Irudia: Imanol Etxeberria – Tesoro y Gloria