Adur

ADUR Euskal Erdi Aro mitologikoan girotuta dagoen rol jokoa da. Bertan Iruñeko Erresuma, Basajaunak, Lamiak, Mari jainkosa eta beste hainbat izaki miresgarri agertzen dira. Istorioaren barruan jokalariek sorginak, gerlariak, nekazari edota artzainak irudikatuko dituzte, beste pertsonaia mota askoren artean.

Jokoak Euskal Historiako gertaerak eta elementu miresgarriak nahasten ditu, eta saioetan agertuko diren egoera zailei nola aurre egin erabaki beharko dute pertsonaiek. Natura osoan zabaltzen den Adur bizindarra erabiltzen ikasi, eta sorginkerien bitartez ingurunea eraldatu ahal izango dute beraien erronkak gauzatzeko.

Webgune ofiziala: https://www.adurjokoa.eus/

Jokoa eta bestelako edukiak deskargatzeko: https://www.adurjokoa.eus/baliabideak/

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude