Atopia RPG

Atopia gurea bezain surrealista den Euskal Herri batean kokatutako rol-jokoa da. Planeta honetan eta denbora lerro honetan euskaraz sortu eta merkaturatutako lehena (arinago webgune honetan bertan aurkitu dezakezuen Eneko Mazok itzulitako Aintzinako Eskola argitaratu zen arren).

Liburua da Atopia, baina baita liburua baino gehiago eta gutxiago ere.

Gutxiago, ez baita hasieratik amaierara arte irakurtzeko nobela edo poema liburua.

Gehiago, bestelakoa baina oso gurea den Euskal Herri batera zabaldutako atea izan nahi duelako.

Taldean sortu, idatzi eta marraztu den liburua egin dugu taldean irakurri eta jokatua izan dadin.

Testu koral eta amai(tu)gabea, kolektiboki irudikatua, kolektiboki idatzi, ilustratu, diseinatua izan dena, eta kolektiboki gozatzeko pentsatua.

Definizioz amaigabekoa den testu bat idatzi dugu, luxuzko liburu forman.

Hemen erosi dezakezu 2 kilogramotako luxuzko edizioa: https://etzi.pm/denda/atopia-rpg-liburua/

Edo hemendik jaitsi pdfa doan: https://atopia.eus/

Iruzkina egin

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude