ARGIAK, KAMERA, EKIN!

Eguna: Urriak 22, larunbata
Ordua: 11:30
Lekua: Ebla liburudendan
Jolasa edo sistema: Argiak, kamera, ekin!
Sinopsia: Inprobisaziozko jokoa, oso erraza dena. Jokalari guztiak aktore hasiberriak dira. Jokalari batek Zuzendariaren papera hartuko du eta aktoreei eszenak inprobisa ditzaten eskatuko die (casting baten barruan kokatzen da jokoa). Eszena aldatzerakoan, Zuzendariaren papera beste pertsona batek hartuko du.
Iraupena: 2 ordu
Jokalari kopurua: 2 eta 5 bitartean
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela, beloak, marrak, semaforoa
Partidaren edukiari buruzko oharrak: Mahaian zehaztuko da guztien artean.
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai
Umeentzako egokia al da? Bai
Maizterra: Garazi (Erys)
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/Jd2VSYnS6XwZscBd6
ABENTURAK ERDIALDEKO LURRETAN
(Partida beteta)

Eguna: Urriak 22, larunbata
Ordua: 11:30
Lekua: Ebla liburudendan
Jolasa edo sistema: Savage Worlds
Sinopsia: Baso Beltza inguratzen duen lautadetan bizi diren kolonoen arabera, izpirituak, armiarma erraldoiak eta orkoak basoko zenbait lur hartzen aritu dira. Dol Guldurreko nigromantea bueltatu ote da? Savage Pathfinder erabilita Erdialdeko Lurra bisitatuko dugu.
Iraupena: 3 ordu
Jokalari kopurua: 2 eta 5 bitartean (Partida beteta)
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela
Partidaren edukiari buruzko oharrak: Borrokak eta agian beldurrezko elementuak
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai
Umeentzako egokia al da? Bai
Maizterra: Eneko Sanchez
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/Jd2VSYnS6XwZscBd6
BBK EZ HAIN LIVE

Eguna: Urriak 22, larunbata
Ordua: 11:30
Lekua: Ebla liburudendan
Jolasa edo sistema: Makina Maixu RPG
Sinopsia: Aurtengo BBK Live jaialdiko antolatzaileek Halloween gaueko kontzertu berezia antolatu dute Lemoiz zentral nuklearraren alboko lursail batean. Baina zure lagunekin bertara iristen zarenean dena ilun dago, dena ez, hutsa behar zuen zentraletik argi izpi maltxur batzuk ateratzen dira.
Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean
Iraupena: 2 ordu
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: Jokalarien arteko errespetua
Partidaren edukiari buruzko oharrak: Umore beltza, biolentzia (piska bat bakarrik), drogak eta rock and roll makineroa
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai
Umeentzako egokia al da? Ez
Maizterra: Imanol
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/Jd2VSYnS6XwZscBd6
HASTUR AIPAEZINAREN TENPLUA

Eguna: Urriak 22, larunbata
Ordua: 17:00
Lekua: Ebla liburudendan
Jolasa edo sistema: Antzinako eskola
Sinopsia: Karabana-bidean zaudete, Marka Berdera bidean, zaintza lanetan. Lan gogorra, baina ondo ordainduko dutela uste duzue. Negua arriskutsua da, ordea, eta elur azpian aspaldi ahaztutako izakiak gorde daitezke…
Iraupena: 3 ordu inguru
Jokalari kopurua: 4 eta 6 bitartean
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: Segurtasun neurri berezirik ez
Partidaren edukiari buruzko oharrak: Biolentzia
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai
Umeentzako egokia al da? Ez
Maizterra: Eneko Mazo
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/Jd2VSYnS6XwZscBd6
ILUNTASUNAREN ATARIA

Eguna: Urriak 22, larunbata
Ordua: 17:00
Lekua: Ebla liburudendan
Jolasa edo sistema: Ktuluren deia
Sinopsia: Azken asteetan Arkham-eko hiri zaharrean gertakari bitxiak gertatzen aritu dira eta gau batean emakume ezezagun baten deia jasotzen duzu gauaren erdian. Ikerketa ilun bat abiatzeko adorea izango duzu?
Iraupena: 2 ordu
Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela
Partidaren edukiari buruzko oharrak: Biolentzia
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Ez
Umeentzako egokia al da? Ez
Maizterra: Eneko Azedo
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/Jd2VSYnS6XwZscBd6
Hasierako orrira bueltatu: www.rolariak.eus/beldurrola