Fantasia iluneko rol jokoa
Kategoria Artxiboak:Jokuak
Pastorola
Hemen da PASTOROLA! PASTOROLA rol joko kolaboratibo bat da, Zuberoako pastoralen narratiba eta egituran oinarritzat hartuta zuzenean edozein generotako istorioak elkarlanean kontatzeko egina. Aurrez aurreko prestakuntzarik gabe, astindu burmuina eta eragin irudimenari! Jokoa deskargatzeko: https://drive.google.com/file/d/1V3Zk3hiEdaOQ83MzzvXg5NtQiKDKJfQy/view?usp=sharing
Adur
ADUR Euskal Erdi Aro mitologikoan girotuta dagoen rol jokoa da. Bertan Iruñeko Erresuma, Basajaunak, Lamiak, Mari jainkosa eta beste hainbat izaki miresgarri agertzen dira. Istorioaren barruan jokalariek sorginak, gerlariak, nekazari edota artzainak irudikatuko dituzte, beste pertsonaia mota askoren artean. Jokoak Euskal Historiako gertaerak eta elementu miresgarriak nahasten ditu, eta saioetan agertuko diren egoera zailei nola aurreJarraitu irakurtzen “Adur”
[Iritzia] Eguzki Ikusezina / Invisible Sun
Invisible Sun Monte Cook Games konpainia estatuabatuarrararen rol joko surrealista magikoa da. Kickstarter bidez finantzatu zen eta 2018an argitaratu zen “Kubo Beltza” bezala ezagutzen den 15 kilogramoko monstruositatea, eta termodinamikaren arau ororen aurka bigarren edizio bat inprimatu behar izan zuten, lehena agortu egin baitzen. “El txoko de los bárdulos” podcast ezagunean jada aipatu genuen KuboJarraitu irakurtzen “[Iritzia] Eguzki Ikusezina / Invisible Sun”
Atopia RPG
Atopia gurea bezain surrealista den Euskal Herri batean kokatutako rol-jokoa da. Planeta honetan eta denbora lerro honetan euskaraz sortu eta merkaturatutako lehena (arinago webgune honetan bertan aurkitu dezakezuen Eneko Mazok itzulitako Aintzinako Eskola argitaratu zen arren). Liburua da Atopia, baina baita liburua baino gehiago eta gutxiago ere. Gutxiago, ez baita hasieratik amaierara arte irakurtzeko nobelaJarraitu irakurtzen “Atopia RPG”