Nephilim euskaraz

Lehen edizioa 1992an argitaratu zen arren beste lau edizio ezagutu ditu fakzio sekretuen arteko borroka eta errealitate magikoari buruzko joko frantziar honek. Jokoan gizaki baten gorputzean haragitzera behartutako izaki magiko baten papera hartuko dute jokalariek.

Amnesiak jota eta giza sozietate sekretuek jazarrita, biziraungo ote duzu XXI. mendean?

Hemen duzue Nephilim L├ęgende (2019), 5. edizioaren pertsonaiaren fitxa euskaratuta.

Jokoan murgiltzeko oinarri egokia eskaintzen du Babeleko Oinordekoek argitaratutako “Kit de demarrage” honek.

Edozelan ere, jokoaren unibertsoa eta magia sistema bera konplexu samarrak direnez “hack” sinplifikatu bat prestatzen ari gara aurtengo Rolaldirako.

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude