[Rolaldia 2021] Izen-ematea zabalik!

Belar gaiztoak zainak luze esaten dute, eta belar txarrak bezala, hemen jarraitzen dugu, euskaraz rolean gozatzeko helburuarekin. Beraz entzun:

Zabalik dago II. Euskal Rol Jardunaldietan jokalariek izen emateko epea.

Hemen duzu partiden zerrenda osoa. Izenburuaren gainean klik eginda partidaren ezaugarriak ikusi ahal izango dituzue (tartean onartzen diren jokalari kopurua). ADI! Aurten partida batzuk fisikoan egingo dira, eta beste batzuk online, beraz ondo irakurri, mesedez. Izena emateko nahikoa izango duzue mezuari erantzutea, iruzkinean zuen izena (edo ezizena) eta kontakturako e-maila idatziz. Lekuak erantzunen orden berean banatuko ditugu, partida bakoitzean dagoen leku kopurua bete arte.

Gogoratzearren, beraz, hauek dira hiru pausuak:

1.- Begiratu partiden artean zein (edo zeintzuk) interesatzen zaizkizun, noiz egingo diren (begiratu ondo mesedez bai data bai ordua) eta zein baldintza dituzten (nori zuzenduta, zein tresna erabiliko diren partida jokatzeko…).

2.- Eman izena partid(et)an partida horren sarrerari erantzunez. Jarri kontakturako email bat, maizterra zurekin harremanetan jarri dadin.

3.- Egin kasu maizterrari, zalantzarik baduzu galdetu, eta partidaren egunean ez ahaztu ondo pasatzeaz. Gogoratu ez dela aldez aurretiazko esperientziarik behar rolean jokatzeko. Rolaldia 2021 honetako partida guztiak hasi berrientzat egokiak dira.

Partidaren edo jardunaldien inguruko zalantzarik izanez gero idatzi lasai iruzkinetan, eta zalantzak argitzen saiatuko gara.

Gogoratu jardunaldiko partida batzuk online izango direla, eta orokorrean beharko duzuen bakarra interneterako konexioa eta webcam bat izango dira (mikrofonoduna). Hala ere partida bakoitzean zehaztu dugu erabiliko dugun softwarea (beti ere doakoa eta instalatzeko erraza izango da).

Rolaldi zoriontsua denoi!

ROLALDIA 2021: PARTIDEN ZERRENDA

ONLINE

ABENDUAK 26

KORIOLIS “Zhar Bagraren Estatuatxoa”

TRUEQUE NOIR “Baloi odoleztatua”

ABENDUAK 27

TRAVELLER “Aireztatze malkartsua”

BRINDELWOOD BAY “Sagardo ozpinduaren kasua”

ABENDUAK 28

ADUR “Nafarroako etorkizuna”

ILGORA “Zure hileta da”

KNIGHT

ABENDUAK 29

DESPUES D’OCHOBRE “Zanca Parranca”

NEPHILIM

FISIKOAN

ABENDUAK 20 (AURRE-ROLALDIA)

ATOPIA “Eusko Jaurlaritzako bekadunak”

ADUR “Kattalinen desagerpena”

ABENDUAK 27

SAVAGE WORLDS “Ziega basatia”

ADUR “Haurrentzako adur txangoa”

8 ALTXOR “Malena Begi Baten altxorra”

ABENDUAK 28

ALTXORRA ETA LORIA “Orostirko dama”

ABENDUAK 29

CTHULHUREN DEIA “Zerutik erori zen harria”

TRUEQUE “Fantasmagoria”

Iruzkin bat

  1. Sagardo ozpinduarena, Abenduaren 27an online jokora apuntatu nahiko nuke.
    Milesker!

Utzi erantzuna Saioa(r)i Desegin

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude