
ZIEGA BASATIA (ERRONKA ESTILE)
Maizterra: Jonnylashop (Rolariak)
Jolasa edo sistema: Savage Worlds
Jokalari kopurua: 2-4
Sinopsia: SAVAGE WORLD sistema eta mekanikak ezagutzeko partida. Kartek sortuko dute ziega. Helbura: bizirautea. Saria: Eskukada bat gominola harpilatutako altxor kilo erdi bakoitzeko.
Data eta ordua: Abenduak 27, 16:30etan
Iraupena: 2 ordu
Lekua: Ebla Liburudenda Espezializatua (Donostia)
Segurtasun neurriak: Ez dago neurririk
Umeentzako egokia da?: Bai
Hasiberrientzako egokia da?: Bai
Edukiari buruzko oharrak: Piztiak akabatzeko deskribapenetan bilatuko da bizarrismo puntu bat; apur bat baino ez.
Izen ematea: Post honetan iruzkina eginda
Ieup!
Sistema apur bat ezagutzen dut, baina hori oztopo ez bada zuekin jostatzea gustatuko litzaidake 😀
Bikain, ederki!
Barruan zaude! Sartu bizkar-zorroan edabe pizgarri batzuk abenturazale ausarta! Savagen dadu txikienak ere sekulako sarraskia egin baitezake!
Ez dut ezagutzen eta irrikitan nago.
Gorde leku bat, mesedez!
Zuretzat lekua alajainkoa. eta zuretzat ere gela ilun, heze eta ahaztuena. Zure hezurrek apainduko dute sekula bisitatu ez den ziega hauts bihurtu arte ja ja ja!
Barruan zaude!