[Rolaldia 2021] Zure hileta da – Online (adosten bada, fisikoa)

ZURE HILETA DA

Maizterra: Beñat @roleatzen

Jolasa edo sistema: Ilgora

Jokalari kopurua: 3-5

Sinopsia: Doktor Albrecht Ledermann maitearen heriotzaren berria hedatzean, 40 urteko ibilbidean zehar salbatu zituen arima eskertu horiek behin betiko agurrerako biltzen hasi ziren. Zoritxarrez, Elise von Fürstenrecht kondesak gutxi gorabehera une bera aukeratu du mundua uzteko. Bi luto-taldeak hilerrira hurbildu bezain laster  hilobiratze ordenari buruzko eztabaidak hasi dira.

Data eta ordua: Abenduak 28, 16:00

Iraupena: 3-4 ordu

Online partida (jokalariekin adostuz gero, aurrez-aurre egin daiteke)

Beharrezko baldintza teknikoak: JITSI + ROLL20

Umeentzako egokia da? Ez

Segurtasun neurriak: X txartela

Edukiari buruzko oharrak: Umore beltza eta biolentzia

Rolean inoiz aritu ez direnentzako egokia da? Bai

Izen ematea: Post honetan iruzkina eginda.

Iruzkinak

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.