Makina Maixu RPG

Makina Maixu liburuxkaren azala

Komiki ganberro honetan rola antzinako arte martzial eta filosofia sakona da: Rol Fu deitua. Makina Kixki gazteak ez daki ondo roleatzen, horregatik mundura aterako da Rol Fu ezagutzaren bila.

Bidean, euskal kulturako pertsonaia ugari Rol Fu maixu handiak direla aurkituko du. Haien laguntzarekin rolaren funts garrantzitsuak barneratuko ditu: halabeharraren pisua eramaten ikasi, jakinduria zaharra eguneratu, pikoteo gozo baten garrantzia ulertu…

Irakaspen horiek ez dira errazak izango, baina aurrera egin ahala gure protagonista Rolfulari boteretsu bilakatuko da… arriskuak irensten ez badu!

ROL JOKOA

Arau pila ikasi beharrik gabe barre batzuk bota nahi dituen edonorentzako joko aparta da, rolean inoiz aritu ez direnak nahiz beteranoak. Joko honek rolaren esentzia biltzen du oso arau errazak erabiliz

Zure pertsonaia nolabaiteko friki bat izango da: sofakumea, kirolzalea, influentzerra… Baina beti ere Rol Fu ikaslea. Hiru ezaugarri nagusi izango ditu bere baitan: 

  • Forma fisikoa: gorputz landua, indarra eta abilezia
  • Jeta: garun landua, ezagutzak eta bizkortasuna
  • Itxura: xarma landua, besteenganako eragina

Hiru ezaugarri horiekin, bere gaitasun eta ahultasunekin, eta Rol Fu-aren laguntza piska batekin, abentura “oso lokoak” bizitzeko aukera izango duzu!

Makina Maixu RPG

GeneroaGaraikidea, Ganberroa
SistemaSistema propioa
ZailtasunaOso erreza
EgileakTxerren, Eneko Azedo, Garazi, Zuhaitz, Imanol Etxeberria eta Noemi Gallego
ArgitaletxeaAutoekoiztua
Urtea2022
AzalaMalgua
FormatuaLaukia (150 x 150 mm)
KoloreakTxuribeltza eta kolorea
Orrialdeak74 (48 komikia + 26 rol jokoa)

Deskargak

Informazio gehiago

www.twitter.com/makinamaixu

@makinamaixu@mastodon.eus

Makina Maixu 1: Rol Fu-aren bidea

Komikiaren lehen alea eta MMrpg rol jokoa

Makina Maixu 2: Rolari maltzurrak

Komikiaren jarraipena eta MMrpg rol jokorako abentura eta gehigarriak