Euskarazko gida arin ez ofiziala
Kategoria Artxiboak:Biltegia
GudaMailu
Fantasia iluneko rol jokoa
Izotzhobieta – Euskarazko gida arin ez ofiziala
Ongi etorri Izotzhobieta izenarekin ezaguna den antzinako hiriaren hondakin izoztuetara! Apurtutako eta elurrarekin estalitako eraikinen artean bi Azti elkarren arteko borrokan ari dira, eroritako inperioaren altxorrak eskuratzeko itxaropenarekin. Fantasiazko miniatura joko honetan, jokalari bakoitzak Azti baten pertsonaia eta bere taldea irudikatuko ditu. Bere ikastun eta borrokalariak lagun dituelarik, Azti bakoitzak bere ezagutza magikoa erabili etaJarraitu irakurtzen “Izotzhobieta – Euskarazko gida arin ez ofiziala”
Pastorola
Hemen da PASTOROLA! PASTOROLA rol joko kolaboratibo bat da, Zuberoako pastoralen narratiba eta egituran oinarritzat hartuta zuzenean edozein generotako istorioak elkarlanean kontatzeko egina. Aurrez aurreko prestakuntzarik gabe, astindu burmuina eta eragin irudimenari! Jokoa deskargatzeko: https://drive.google.com/file/d/1V3Zk3hiEdaOQ83MzzvXg5NtQiKDKJfQy/view?usp=sharing
Adur
ADUR Euskal Erdi Aro mitologikoan girotuta dagoen rol jokoa da. Bertan Iruñeko Erresuma, Basajaunak, Lamiak, Mari jainkosa eta beste hainbat izaki miresgarri agertzen dira. Istorioaren barruan jokalariek sorginak, gerlariak, nekazari edota artzainak irudikatuko dituzte, beste pertsonaia mota askoren artean. Jokoak Euskal Historiako gertaerak eta elementu miresgarriak nahasten ditu, eta saioetan agertuko diren egoera zailei nola aurreJarraitu irakurtzen “Adur”