STAR WARS Baliabideak

Antzina, urrun urruneko galaxia batean ….

Esaldi liluragarri honek ematen dio Star Wars film bakoitzari pantailan sarrera. Baina imaginatu al duzu inoiz zu zeu izan zintezkela espazio abentura hauen protagonista?

Star Wars filmek estralurtar bitxiez, makineria zoragarriz, botere mistikoz, borroka epikoz, heroi handiz eta etsai beldurgarriz osatutako galaxia harrigarri bat irudikatzen dute. 70. hamarkadan lehen Izar Destruktoreak pantaila zeharkatu zuen unetik, Star Wars istorioek mundua liluratzen darraikite.

Rol jokoari esker saga epiko hau modu berri batean bizi zenezake. Izan zaitez entrenamendua burutu behar duen Jedi padawan ikaslea, Errepublika Galaktikoa ondamenditik salbatu nahi duen senataria, izar-pilotu beldurgabea edo Wookiee gerlari ahaltsua. Dado batzuk, lagun koadrila eta zure irudimena besterik ez dituzu beharko. Tira, hori guztia gainera euskaraz gozatu ahal izateko, pertsonaia orria ere nahiko zenuke ziurrenik.

Star Wars Pertsonaia Orria

“Baina nola esaten da euskaraz…?” Guri bezela zuri ere gertatu zaizulakoan, hiztegi labur bat prestatzen hasi gera rol partidak errazteko:

Star Wars Itzulpenak

Izan bedi zuekin barne-indarra!

Iruzkina egin

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude