BELDURROLA 2024

Eman izena!

Aurten ere badator rol jardunaldirik beldurgarriena, BELDURROLA. Gorde ondo datak: Azaroak 8 eta 9 (ostirala eta larunbata), ez duzu aukera galdu nahiko eta. Partidaren batean izena eman nahi baduzu, egin klik beheko loturan.



Rol jokoak istorioak elkarlanean sortzeko mahai jokoak dira. Jokalariek pertsonaia batzuen papera hartuko dute eta beldurrezko abentura bat osatuko dute gidariaren laguntzarekin. Jokatzeko behar den gauza bakarra mahai baten inguruan esertzea eta papera, arkatza eta dado batzuk eskura izatea da!

Partidak 2-3 ordu ingurukoak izan ohi dira, 3-5 jokalarirentzat. Partida gehienetarako ez da esperientzia eduki beharrik. Parte hartzea doakoa da, baina aurretik partidetan izena eman behar da.


AZAROAK 8, OSTIRALA

Egiako Kultur Etxean (Baztan Hiribidea 21, Donostia)

  • 18:00 Adur: “Etxeko txikiak”
  • 18:00 Savage Worlds: “Etsipenaren jauregia”
  • 18:00 Abenturak eta misterioak: “Neguan gauak luze”


AZAROAK 9, LARUNBATA

Ebla liburutegian (Karmengo ama 28, Donostia)

  • 11:00 Kids on bikes: “Gaztetxoak txalupetan”
  • 11:00 Sherlock Karlista: “Ahuntzaren gauerdiko eztanda”
  • 11:00 Dread: “Metalezko zerua”

  • 17:00 Extinción: “Piketeen frontearen tangoa”
  • 17:00 Star Wars (FFG): “Estazio espazial galdua”