ETXEKO TXIKIAK
Eguna: Azaroak 8, ostirala
Ordua: 18:00
Lekua: Egiako Kultur Etxean
Jolasa edo sistema: Adur
Sinopsia: 895 urteako udazkena da. Zu eta zure anai-arrebak gazteak gurdi batean esnatu zarete, preso. Zer gertatzen da? Nora zaramatzate?
Izango al zara ihes egin eta anai-arrebekin biriauteko gai?
Jokalari kopurua: 4 eta 7 bitartean
Iraupena: 2 ordu
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai
Umeentzako egokia al da? Haurrentzako partida bat da
Gidaria: Ibai
ETSIPENAREN JAUREGIA
Eguna: Azaroak 8, ostirala
Ordua: 18:00
Lekua: Egiako Kultur Etxean
Jolasa edo sistema: World of Fantasy
Sinopsia: “Etsipena” da jauregiaren tokiko ezizena. Bertakoek uste dute etxaldea dagoen lurraldea gaiztoturik dagoela, zorte txar eta sorginkeriazko lekua delako. Gaur egun, inork ez du Etsipena bisitatu nahi, eta urteak daramatza hutsik…
Zuek abenturazaleok aldiz beste istorio bat entzun duzue, eta sartzeko asmoa duzue…
Iraupena: 2 ordu
Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela, beloak, mahai irekia
Partidaren edukiari buruzko oharrak: Izpirituak, ez hilak, hilketak
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai
Umeentzako egokia al da? EZ
Gidaria: Izaro
NEGUAN GAUAK LUZE
Eguna: Azaroak 8, ostirala
Ordua: 18:00
Lekua: Egiako Kultur Etxean
Jolasa edo sistema: Abenturak eta misterioak
Sinopsia: Non sartu da Marieta neskatoa? Ez da herrira bueltatu ur bila joan zenetik. Aurtengo negua gogorra izango da Ainielle herrian. Urrunean otsoen uluak entzuten dira.
Iraupena: 2 ordu
Jokalari kopurua: 3 eta 7 bitartean
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela, beloak, mahai irekia
Partidaren edukiari buruzko oharrak: Odola, traizioa, borroka arinak
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai
Umeentzako egokia al da? BAI
Gidaria: Pello