BELOAK ETA MARRAK
Jolasean hasi aurretik partidan zehar ager daitezkeen gai sensibleetaz hitz egitean datza, horrela jokalarien erosotasun maila ikusteko. Bi maila daude:
MARRAK: gurutzatu ezin diren limiteak. Horrela izendatzen diren gaiak ezingo dira aipatu, ez partidaren gertaeretan, ez inguruko kontestuan. Garrantzitsuak direnez, debekatuak dauden gaiak zeintzuk izango diren aldez aurretik zehaztu beharko da.
BELOAK: norbaiti deserosotasuna sortzen dion edozein gai, baina zuzeneko akziotik kanpo gertatu ezkero arazorik sortzen ez diona. Hau maneiatzeko modu klasikoa gertaera lausotzea da: zer gertatzen ari den badakigu, baina ez da zehaztasunik ematen.
Bi era daude marrak eta beloak zehazteko. Lehenengoa, jokalariei zuzenean galdetzea. Bigarrena, orri batean ohiko gai sensibleen zerrenda pasatzea jokalariek “marrak” edo “beloak” diren markatu ahal izateko. Bigarren metodo honekin jokalarien pribatutasuna mantentzen da. Gero orriak jaso eta kontuz tratatu beharreko gaiak ezagutzera ematen dira.
X TXARTELA
Partidan zehar, edozein unetan, edozein partaidek (zuzendaria barne) deseroso gertatzen zaion edozein gai debeka dezake. Beloak eta marrak sistemaren osagai izan daiteke, rola inprobisatua denez partida ustekabeko ildo batetik joan daiteke eta.
Mahai gainean X daukan txartela (edo paper zatia) jartzen da. Partaideren bat deseroso sentitzen den unean X txartela ukitu edo txartelarekiko keinu bat egin dezake eta une horretan partidan geldiune bat egingo da, bai atseden hartzeko, arazoren bat dagoen hitz egiteko, edo zuzenean gaia saihestu eta aurrera jarraitzeko, deseroso dagoenak nahiago duen bezala.
Txartel fisikorik ez dagoenean, deseroso dagoenak besoak gurutzatu ditzake besteei gaia saihestu nahi duela adierazteko. Taldekideek ez diote galdeketarik egingo eta bere egonezina errespetuz onartuko dute.
SEMAFOROA
Gai sensibleak zeintzuk diren zehazteko beste sistema bat, bai partidaren aurretik edo partidan zehar. Kolore kodigo bat erabiltzen da:
Berdea: gai honekin ez daukat arazorik, jarraitu.
Horia: gai hau atera dezakegu, baina gehiegi sakondu gabe.
Gorria: gai hau sahiestu nahi dut. Akzioa gelditu egingo dugu eta zuzenean hurrengo zatiarekin jarraitu. X txartelak bezala funtzionatzen du.
Informazioaren jatorria eta segurtasun metodo gehiago (gazteleraz):
https://lamirada.produccionesgorgona.com/mecanismos-de-seguridad-el-compendio/