Euskal rol jokoak
Baliabideak eta itzulpen ez ofizialak
Abenturak
Rol Hiztegia
Rol jokoak jatorrian ingeleraz hedatu ziren gehien bat, horregatik terminologia bilatzerakoan ingelerako adierak etortzen zaizkigu gogora: Dungeon Master, Critical, Munchkin, eta abar. Nola euskaratu? Hizkuntza batetik besterako jauziak ez du zertan itzulpen literala izan ezta hitz berbera ere. Euskal terminologia jolastearen eta hitz egitearen ondorioz era natural batean joango da sortzen eta osatzen. Rolarion hiztegia irekia da, bertan jokalari ezberdinek erabiltzen dituzten hitzak biltzen ditugu, laguntza nahi duenak erreferentzia gisa har ditzan. Ekarpen berriak egiteko, sartu gure Rol Hiztegian.