Ongi etorri Iluntasun Sakonen mundu ilun eta arriskutsura, hondamendiak habia egiten duen erresuma amaigabe batera. Iluntasun Sakonak etengabe hedatu dira mendeetan zehar, hodei beltzen estalkiaren azpian erreinuak osorik irentsiz. Egun erresuma batek gogor egiten dio aurre marea beltz honen ekinaldiei, zuzenean bere mugetan. Alladoreko erregeak ondo daki denbora kontua besterik ez dela, bere lurrak ere guztiz deuseztatzen dituen arte. Laguntza deia zabaldu du erresuma aliatu guztietara, iluntasunari aurre egingo dien heroien eskean. Laguntza, ordea, urrun dago; inoiz iristen bada.
Erresumaren defentsa esploratzaileen esku dago oraingoz, izakien aztarnak jarraitu eta hauek independienteki banda txikietan borrokatzeko trebatutako gerlari espezializatuen guda taldea. Iluntasun Sakonetan barrentzea da haien betebeharra: informazioa biltzeko, gatibuak erreskatatzeko, inkursioak egiteko eta iluntasunaren ustelkeria areagotzea geldiaraziko dituen ekintzak gauzatzeko. Badakie inoiz irabazi ezin duten gerra dela, baina garaipen txiki bakoitzak beste egun bat ematen dio erreinuko jendeari, beste itxaropen hats bat. Etsaia denbora nahikoan eutsiko baliote, nork daki zer mirari gerta litekeen?
Mahai-joko hau bakarka edo gehienez lau jokalariz osatutako talde kooperatibo batean jokatzeko abentura da. Jokalari bakoitzak esploratzaile bat sortuko du, bera jokoan ordezkatu eta hondamendiaren indarren aurka borrokatuko duena.
Jokoa kanpaina narratibo batean dago oinarrituta eta misioetan aurrera egin ahala, agerian geratuko dira honen sekretu guztiak. Miniatura joko gehienetan ez bezala, jokalariek kooperatiboki bizitzaren alde borrokatuko dute, arau sinple batzuek iluntasunaren indarren ekintzak zehazten dituzten bitartean.
Euskarazko gida ez ofiziala hemen eskuragarri.
Partidetan aurkibide azkarra bezela bi orrialdetan inprimatzeko proposamen hau daukazue.
Bala bakarreko partidak jokatzeko, aurrez sortutako sei esploratzaile orri eskeintzen dizkizuegu: