Sormenaren Liburua (baliabideak)

Hemen duzue nire azken lana, Sormenaren Liburua, doan eta euskaraz. Herrialdeak, magia, ikurrak, pertsonaiak… istorio oso bat sortzeko behar den guztia sortu daiteke honekin, eta ez da ezer jakin behar! 

Liburuak sei atal ditu: mundua, pertsonaiak, objektuak, magia, piztiak eta etsaiak, eta abentura haziak. Azkenik, eranskin batean, nire jokoen arauak daude laburturik, euskaratu gabe daudenenak barne, eta esteka erabilgarri asko.

Rolean aritzeko zein istorioak sortzeko pentsatuta dago liburua eta rolean erabiltzen diren dadoak jaurtiz zein ordua begiratuz erabaki daitezke gauzak. Horrela eremu batek basoa, basamortua edo ibaia daukan jakin daiteke, edo ze norabidean dagoen.

Edo pertsonaia baten izaera eta iragana jakin daiteke, edo taberna batean zer jango duen erabaki. Orduak eman nitzake gauzak azaltzen, baina dena dago azalduta liburuan eta hain atsegina izatea espero dut hau egitea atsegina izan den heinean. Hori jakinda zoriontsua naiz.

Erys-ek idatzia
2023-06-23

Iruzkina egin

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude