#AZARROLA2023

Azaroko ekimen digitala abian da, aurten lehen aldiz euskaraz! “Rolvember” ezaguna “Azarrola” bilakatu dugu eta hilabeteko egun bakoitzeko hitz bat proposatzen dizuegu, hitz hori aitzaki hartuta rolarekin nolabaiteko zerikusia duten publikazioak parteka ditzazuen sareetan: marrazkiak, memeak, jokoak, abentura-haziak, argazkiak, miniaturak, ipuinak… Edozer gauza, betiere #Azarrola2023 traolarekin! Munduari euskal rola bizirik dagoela erakustea da helburua, gure …

Rolariak EUSKADI IRRATIAn

Egunotan Rolariak Euskadi Irratian ere agertu gara! Hamar minututan Beldurrolari buruz jakin beharreko guztia azaltzen dugu, Olaia Urtiagak Baipasa saioan eskeini digun tarteari esker. “Aurten sorginaren gaia izanda, 13 partida izango ditugu“

Sormenaren Liburua (baliabideak)

Hemen duzue nire azken lana, Sormenaren Liburua, doan eta euskaraz. Herrialdeak, magia, ikurrak, pertsonaiak… istorio oso bat sortzeko behar den guztia sortu daiteke honekin, eta ez da ezer jakin behar!  Liburuak sei atal ditu: mundua, pertsonaiak, objektuak, magia, piztiak eta etsaiak, eta abentura haziak. Azkenik, eranskin batean, nire jokoen arauak daude laburturik, euskaratu gabe daudenenak …