Azaroko ekimen digitala abian da, aurten lehen aldiz euskaraz! “Rolvember” ezaguna “Azarrola” bilakatu dugu eta hilabeteko egun bakoitzeko hitz bat proposatzen dizuegu, hitz hori aitzaki hartuta rolarekin nolabaiteko zerikusia duten publikazioak parteka ditzazuen sareetan: marrazkiak, memeak, jokoak, abentura-haziak, argazkiak, miniaturak, ipuinakā¦ Edozer gauza, betiere #Azarrola2023 traolarekin!
Munduari euskal rola bizirik dagoela erakustea da helburua, gure zaletasunaz elkar gozatzea, rolari berriak ezagutzea eta baita ideia zoroak sortzea ere. Beraz, lasai, parte hartzeko ez duzu zertan artista edo idazle profesionala izan beharrik: hasiberriak edo beteranoak, denok gara Azarrolan ongietorriak.
Rolari bihotza duzuen guztiok, zatozte Azarrola ospatzera!
#Azarrola2023 egun bakoitzeko hitzak:
1. Liturgia, 2. Iluna, 3. Jeloskor, 4. Landarea, 5. Kapela, 6. Opila, 7. Osina, 8. Dardara, 9. Urratsak, 10. Odola, 11. Magia, 12. Zerua, 13. Bihotza, 14. Argia, 15. Kaiola, 16. Sugandila, 17. Ispilatzea, 18. Karrika, 19. Poltsikoa, 20. Estolda, 21. Gezurra, 22. Jolasa, 23. Prefosta, 24. Marmarti, 25. Robota, 26. Kosmonauta, 27. Azpizuna, 28. Dantzatu, 29. Oparia, 30. Amaiera