Aurten Rolarien Elkartea Durangoko 58. euskal liburu eta disko Azokan izango gaituzue!
Abenduaren 6tik 10era standa izango dugu, gure azken berriak zuekin partekatu eta rol joko sorta haundia eskeintzeko. Besteak beste, hauek guztiak izango ditugu salgai
-) Adur, Oinarrizko Edizioa
-) Atopia (munduko azken aleak)
-) Bellum Cretaceum
-) Bilboko Gauak
-) Centauri
-) Gudamailu
-) Makina Maixu RPG 1
-) Makina Maixu RPG 2
-) Makina Maixu Dadoak
-) Pastorola
-) Taroka
-) Zortzimilakoa
Primizia handi modura gainera… elkartearen lehen FANZINEA! Begira begira ze unboxing toguapoa
Badakigu azokako landako gunea labirinto korapilatsua izan daitekeela, batez ere jendez gainezka dagoen orduetan. Ez kezkatu, gorde zuen 20ko dadoak, orientazio jaurtiketarik ez duzu gurekin beharko. Musika gunearen mugan aurkituko gaituzue, 1545 Argitaletxeko lagunekin batera, Goienkale 036 postuan.
Hau guztia gutxi balitz, rol jokoek geroz eta presentzia nabarmenagoa daukate Durangoko Azokan eta aurten ere iazko esperientzia errepikatzera gatoz. Abenduaren 7an, osteguna, KABI@ gunean euskaraz ekoiztutako jokoak erakutsi eta ezagutzera emango ditu. Partida laburrak eskeiniko ditugu eguerditik azoka itxi arte, euren sortzaileen eskuz jokoak probatu ahal izateko:
Ostegunean ikasle goizan, Gamer Gela berezia izango da benetan. Baino Rolariak ez gara bakarrik egongo ez, Game Erauntsiko eta Zomorro Studio taldeko lagun maltzurrekin elkarlanean arituko gara, mota ezberdinetako euskarazko aisia gazte zein helduei helarazteko.
Zatozte gurekin Euskal Rol-Fuaren misterioak ezagutzera!