DnD 5. e-n hasteko gida euskaraz

D&D, Dungeons and Dragons, Ziegak eta herensugeak, Mendebaldeko fantasia magikoan oinarritutako rol jokoa da, ziurrenik munduan ospetsuena den rol jokoa hain zuzen. Jokoak aldaera pila izan dituen arren 2014-tik une honetara jokoak bere 5. aldaera edo edizioan dirau. 

D&D 5.edizioaren lehen arau liburuak, jokalari eta maizterrentzat eginak, zure etxeko istorioetan laguntzeko arau eta datuz beteak...

Zaila dirudi…

Kaixo, ni Aritz naiz, Rolarien elkarteko kide eta D&D zale amorratua. Gida txiki honetan munduko rol joko ezagunenaren azken edizioa aurkeztu eta nola jokatu azalduko dizut, ongi etorri D&D-ra.

Zertan datza D&D-k?

Beste hainbat rol jokotan bezala jokalariek pertsonaia baten papera hartzen dute eta jokalarietako batek, Gidari edo Maizter lanak egiten ditu. Ipuinen analogia erabili ezkero jokalari taldea istorioaren protagonistak dira eta Maizterra istorio horren gidaria da, narratzaile, lagun, arerio, bestelako pertsonaia edota partidetan zehar agertzen diren toki eta gertakizunak azalduko dituena.

Abentura edo istorio horretan laguntzeko, jokalariek Pertsonaia orriak izango dituzte. Orri hauek pertsonaien ezaugarriak izango dituzte idatzita, (gaitasun fisiko eta izaerari buruzko datuak), eta baita pertsonaiaren maila zein bestelako abileziak ere. Orri honetan abenturan zehar Gidariak eskatutako probak gainditzeko beharrezkoak izango ditugun gehigarri edo modifikatzaile zenbakiak biltzen dira. Ikusiko dugu orri hau zehaztasun handiagoz gida honen hurrengo zatietan.

Pertsonaia orriaz gain beste tresna bat behar da: dadoak …

Antzezpen edo azalpenak nahiko ez direnean Gidariak dado hau botatzeko eskatuko dio jokalariari: d20-a. Hogei aurpegiko dado honen emaitzari unean aproposa den gehigarri edo modifikatzaile zenbakia gehituko diogu, gure pertsonaia orrian dioenaren arabera. Gertaeraren arabera egindako tiradak Zailtasun Maila bat izango du, proban arrakasta izateko gure dado tiradak berdindu edo gainditu egin beharko duena.

Arrakasta izan edo ez, Gidariaren esku egongo da emaitza deskribatzea, ondorio eta guzti.

Batzuetan badirudi harritxo hauek beraien plana dutela...

Eta hau da funtsean D&D, lagunartean jokatzeko abentura helburu duen rol jokoa. Hainbat era, istoria edo modulu erabili daitezke jokatzeko eta prest dagoen lagun talde batez gain baliabide funtsezkoena hau da: Jokalariaren eskuliburua. Liburu honetan dago pertsonaiak sortzeko gida eta beste haibat galderentzako erantzuna. Gida honen hurrengo zatietan Pertsonaiaren orrian murgilduko gara, jokoaren alde teknikoena hobeto ulertzeko.

Iruzkina egin

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude