Centauri

Etorkizunean, lurra agortu denean, Alfa Centauri izarraren inguruan dagoen planeta bizigarrira Centauri izeneko espaziontzi bat bidaiatzen doa, gizateriaren azken lagin bat eramanez

2735.urterako gizateriak Lurra planeta jadanik guztiz ihartu du. Baliabide eskasiak, gudek eta pandemiek giza espeziea laster desagerraraziko dute. Arazoak konpondu beharrean, Lurreko gobernu bakarraren lehendakariak eta bere inguruko agintariek baliabide kopuru izugarria bideratu dute Centauri izeneko proiektura: hamabi belaunaldiko bidaia luzean Proxima Centauri b exoplanetara abiatuko den espaziontzia. 

Lurretik gertuen dagoen planeta bizigarri horretara bidaiatuko duten izakiak eritzi zorrotzekin aukeratu dituzte, izaera mota eta lanbide zehatzen arabera. Zazpi belaunaldiren ondoren, Centauri espaziontziaren bidaiariak gizarte itxi eta kontrolatu batean bizi dira, beraien ezaugarriak aukeraketa genetikoak eta ingurugiro kondizionatuak baldintzatuta daudelarik. 

Baina une horretan, bidaiari talde batek liburu bat aurkituko du espaziontzian ezkutatua. Inork ez daki nork jarri zuen hor, baina bere edukiek dena aldatuko dute. Orain, Gizateriaren azken lagin honek bere bidaiarik handiena burutu beharko du: barne garapen baten bidez gizartearen zoriontasunera daraman bidea.

GeneroaZientzia fikzioa, Soziologia, Espiritualitatea, Terrorea
SistemaSistema propioa (dado poliedroen jaurtiketak erabiltzen ditu eta mekanika bereziak izaera mota ezberdinei dagokienak, edo nekea eta estresa kudeatzeko adibidez)
ZailtasunaErtaina / Zaila
EgileakEneko Azedo
ArgitaletxeaEneko Azedo (autoargitaratua)
Urtea2023
AzalaMalgua
FormatuaDIN-A5 bertikala
KoloreakKoloretan
Orrialdeak80

Deskargak

Fitxak

Informazio gehiago

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude