Sormenaren liburua

Istorioak sortzeko taula mordoa eta autoreak argitaratutako jokoen arau laburpena

Liburu hau ez da ohiko rol joko bat, taulez osatuta baitago gehien batean. Honekin bakarrik munduak eta pertsonaiak sortzeko, edo zuzenean jolasteari ekiteko aukera izango duzu. Rol jokoetan erabili ohi diren dado sorta beharko duzu bakarrik, edo ordua begiratu, taula bakoitzaren zenbakiekin alderatuz.

Sormenaren Liburua  jatorriz Rola Erraztua-ren atxikia zen, ausazko taula batzuk zituena. Liburuxka hori idatzi nuenetik denbora igaro da eta hainbat gauza idatzi ditut, baina dena leku berean bildu behar nuela (taulak eta joko bakoitzaren arauen laburpena, euskaraz ez daudenak barne) erabaki nuen. Hemen duzu emaitza, eranskin txiki horren izen berberarekin.

Laburtutako jokoak Rola Erraztua (euskaratu gabeko jokoa), Argiak, Kamera, Ekin!, Boterearen Trilogia (Koroaren Kondairak, Tempora Arcana, eta Berorren Esanetara), Rola Poltsikoan eta Liber Mirabilium (euskaratu gabeko jokoa) dira, Sormenaren Liburuaren mekanika berriez gain. 

Edukiak:

  •  Munduak eta gizarteak sortzeko taulak, ziegak (gela eta tranpekin) barne.
  • Pertsonaiak sortzeko taulak, jatorria, izaera, itxura fisikoa, maila soziala, familia eta gehiagorekin.
  • Objektuak sortzeko taulak, ekonomia sistema erraz batekin non objektuen prezioa materialaren eta kalitatearen arabera aldatuz doan.
  •  Sorginkeriak garatzeko taulak eta igarkizunak sortzeko ideiak.
  • Piztien eta etsaien zerrenda txikia, joko bakoitzaren estatistitekin (Rola Erraztua, Rola Poltsikoan eta Boterearen Trilogia).
  • Abentura-haziak.
  • Idatzi dudan joko bakoitzaren arauen laburpen txiki bat.
  •  Izenak eta ikurrak sortzeko sistema erraza.
  •  Taulak erabiltzeko ideia eta aholku asko, esteka erabilgarriez gain.
  • A5 tamaina, erabilgarriagoa izan dadin. Pantaila irakurtzen duten programek ere erraz irakurri beharko lukete.
GeneroaFantasia, Genero ugari, Baliabideak
SistemaBerezkoa, Sistema ezberdinak
ZailtasunaErraza
EgileakErys
ArgitaletxeaAutoargitaratua
Urtea2023
Azala(Artxibo digitala)
FormatuaDIN-A5 bertikala
KoloreakZuri-beltzean, koloretan
Orrialdeak135

Deskargak

Informazio gehiago

www.twitter.com/?

Iruzkina egin

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude