BELDURROLA 2023 – Urriak 19, osteguna

SORGINEN LARREA (PARTIDA BETETA)

PARTIDA BETETA

Eguna: Urriak 19, osteguna

Ordua: 18:00

Lekua: Egiako Kultur Etxean

Jolasa edo sistema: Akelarre

Sinopsia: Larunbatero biltzen dira, goizaldean. 20 bat izango dira, denak emakumeak. Gazte eta adinekoak. Biluzik ibiltzen dira dantzan, aker beltz baten inguruan. Mattinek ezkutuan ikusi zituen behin. Baina atzotik Mattin desagertu da, ez da inon ageri. Haiek izan dira, sorgin madarikatu haiek!

Iraupena: 2 ordu

Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela, beloak eta marrak

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Biolentzia arina, deabrukeriak

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Bai

Gidaria: Pello


ZIN HAUTSEZINA

Eguna: Urriak 19, osteguna

Ordua: 18:00

Lekua: Egiako Kultur Etxean

Jolasa edo sistema: Ilgora

Sinopsia: Capri izeneko herri txikian inguruetako animaliek herritarrak erasotzen hasi dira. Dagoeneko ehiztari pare bat desagertu dira eta piztiak geroz eta oldarkorragoak bilakatzen ari dira. Erasoak eremita erdi ero bat urkatzean hasi ziren, loturarik ote?
Alguazilak laguntza eskatu du eta herritar ausartez gain kanpotar batzuk ere hurbildu dira. Nahiakoak izango dira mehatxuari aurre egin eta misterioa argitzeko? 

Iraupena: 3 ordu

Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela

Partidaren edukiari buruzko oharrak:  Biolentzia, Umore beltza

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Ez

Gidaria: BeƱat