BELDURROLA 2023 – Urriak 21, larunbata

ARANEKO MISTERIOA

Eguna: Urriak 21, larunbata

Ordua: 11:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: Rola erraztua

Sinopsia: Zuen herrian gauza arraroak gertatzen hasi dira eta misterioa argitu beharko duzue.

Iraupena: 3 ordu

Jokalari kopurua: 2 eta 4 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela, beloak, semaforoa

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Borroka egongo da

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Bai

Gidaria: Garazi


LO ZENA JEIKI DA GAUR (PARTIDA BETETA)

PARTIDA BETETA

Eguna: Urriak 21, larunbata

Ordua: 11:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: The writers

Sinopsia: Zuen idazle blokeo arazoa konpontzera nator. Oporrak behar dituzue. Baina egon lasai. Nik, zuen editoreak, oporraldi bat eskeiniko dizuet kostaldeko herrixka batean. Zibilizaziotik urrun, ziur hor zuen sormena berpiztuko dela. Edo beste zerbait.

Iraupena: 2 ordu

Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela, beloak eta marrak

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Beldur arina, deabrukeriak

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Ez

Gidaria: Pello


PARSIFAE, KRETAKO SORGINA (PARTIDA BETETA)

Eguna: Urriak 21, larunbata

Ordua: 16:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: Aintzinako Eskola

Sinopsia: Knososeko erregeak heroiak behar ditu! Bere deia erantzun duzuenen artean zaudete, baina erronka ez da nolanahikoa izango. Kapaz izango zarete Knososeko umeak topatzeko sorginak jan aurretik?

Jokalari kopurua: 4 eta 6 bitartean

Iraupena: 2-3 ordu

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: “Dena ondo doa?”

Partidaren edukiari buruzko oharrak:  Umore beltza

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? 12 urtetik gora

Gidaria: Eneko Mazo


BUDUAREN IRLA

Eguna: Urriak 21, larunbata

Ordua: 16:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: High seas hack

Sinopsia: Pirata bilakatzeko frogen artean zailena Buduaren irlara joatea da, lortuko al duzu bizirik eta senarekin bueltatzea?

Iraupena: 2 ordu inguru

Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Magia beltza

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Ez

Gidaria: Eneko Azedo


SORGINEN LARATZA

Eguna: Urriak 21, larunbata

Ordua: 16:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: Makina Maixu RPG

Sinopsia: Ikusmin handia sortu duen berria zabaldu da: Sorginen Laratza saio ezaguna ETB-ra itzuliko da, Xabier Euzkitze mitikoaren eskutik. Gainera, lehen saiorako, zuek zarete gonbidatuak. RolFu-aren gimnasio berritzailearen aurkezpen paregabea egiteko aukera bikaina duzue. Baina telebistako argi dizdiratsuek egia ilun bat ezkutatzen dute. Kapaz izango al zarete kamerek erakusten ez dutena ikusteko?

Iraupena: 2 ordu

Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: Semaforoa

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Umorea eta ganberrismoa batez ere

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? 12 urtetik gora

Gidaria: Imanol