BELDURROLA 2023 – Urriak 22, igandea

AMEZKOAKO OTSOA

Eguna: Urriak 22, igandea

Ordua: 11:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: Sherlock Karlista (pre-alfa)

Sinopsia: XIX. mendeko guda zibila enpate teknikoan amaitu da amesgaizto eta munstroz beteriko behelaino (gandua) batek Euskal Herria hartu baitu. Territorioa guda amaitutakoan zegoen bezala zatitu eta bi diputazio sortu dira, liberala eta karlista. Zuek bi aldundi horietako agenteak nahasten dituen talde berezia zarete. Baina zuen lana ez da nola nahikoa, Euskal Herriko bailaretan metatzen den gandutik ateratzen diren amesgaiztoak gelditzeko enkargua duzue. Zorte on.

Iraupena: 2 ordu

Jokalari kopurua: 2 eta 4 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Biolentzia, arrarotasuna, tradizio-ikurren urraketa

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Ez

Gidaria: Eneko Sanchez


SASI GUZTIEN GAINETIK (PARTIDA BETETA)

PARTIDA BETETA

Eguna: Urriak 22, igandea

Ordua: 11:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: Pastorola

Sinopsia:

Üsü gizaki handiak
pastoralak plazaratü.
Egün sorgin bihoztoi bat
nahi deizüegü azaldü

Pastorolan Xiberuko pastoralen egitura narratiboa erabiliz süjeta baten bizitza kontatuko dugu, haren jaiotzatik heriotzeraino.
Oraingo honetan, gure istorioaren süjeta sorgin edo belagile bat izango da eta haren istorioa kontatuko dugu jokülari guztion artean.

Iraupena: 2 ordu

Jokalari kopurua: 2 eta 4 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela, beloak eta marrak

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Biolentzia arina, umore beltza

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Bai

Gidaria: Pello


HAYES-en ZERBAITEK USTEL USAINTZEN DU

Eguna: Urriak 22, igandea

Ordua: 16:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: Trauma Unit (HITOS sistema)

Sinopsia: Zabortegiko langile bat gaixo jarri da, bapatean botaka egiten hasi eta lankideak bakarrik utzi dute.
Trauma unitatea mediku alfa baten laguntza jasoko du kasu honetan.

Iraupena: 2-3 ordu

Jokalari kopurua: 2 eta 5 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: Ate irekia, x-txartela, semaforoa

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Gorpuak, pandemia, mediku emergentzia , umore beltza, inplante zinernetikoak, ciberpunk, aldaketa genetikoak, biolentzia

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? 16 urtetik gora

Gidaria: Alberto


SORGIN BERRIA AUZOAN

Eguna: Urriak 22, igandea

Ordua: 16:00

Lekua: Ebla liburudendan

Jolasa edo sistema: Harrotasuna, aurreiritzia eta magia praktikoa

Sinopsia: Hamar urte hutsik egon den arren, maizter berria dauka Hobbton etxeak, eta diotenez, sorgina da. Auzoko noble guztiak bera ezagutzeko irrikitan daude, sekretu ilunen bat gordetzen duen zurrumurruak daude, baina zeinek ez dauka sekretu ilunik?

Iraupena: 2-3 ordu

Jokalari kopurua: 2 eta 4 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela eta jokoak berak dakartzanak

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Romantzea eta magia beltza

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Ez

Gidaria: Eneko Sanchez