BELDURROLA 2023 – Urriak 20, ostirala

IZURAKO IZUA (PARTIDA BETETA)

PARTIDA BETETA

Eguna: Urriak 20, ostirala

Ordua: 18:00

Lekua: Egiako Kultur Etxean

Jolasa edo sistema: Roleina

Sinopsia: “Egia hor kanpoan dago”, hori da zuen ZuTube kanalaren laburpen esaldia. Gertakari paranormalak aztertu eta ZuTube kanalean bideoak igotzen dituzue. Oraingoan, Iparraldetik egin dizuete deia: Izurako herrixkan gauza bereziak gertatzen omen dira. Zuen kanaleko harpidetzak handitzeko galdu ezin duzuen aukera da hau.

Iraupena: 2 ordu

Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X-txartela, beloak eta marrak

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Biolentzia arina, umore beltza

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? Bai

Gidaria: Pello


SORGINEN BARATZEAN, BELAR TXARRIK EZ

Eguna: Urriak 20, ostirala

Ordua: 18:00

Lekua: Egiako Kultur Etxean

Jolasa edo sistema: Altxorra eta Loria (Tesoro y Gloria)

Sinopsia: Herriko sorgin talde bat osatzen duzue. Eguneroko jardueratan jendeari laguntzen diozue, abereak zaintzen, gaixoak sendatzen, haurrak ekartzen… Gustora bizi zarete Giruzkarko herri txiki honetan. Baina azken aldian goibeltasuna eta liskarrak hasi dira herrian, halako iluntasun bat nabaritzen da guztien animoan. Horrekin nahikoa ez, eta zuen lagun mina eta sorgin gorena, Axintxi, hilik agertu da. Zer gertatu ote da?

Iraupena: 2 ordu

Jokalari kopurua: 3 eta 5 bitartean

Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: Semaforoa

Partidaren edukiari buruzko oharrak: Umore beltza eta biolentzia apur bat (jokalarien esku)

Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai

Umeentzako egokia al da? 12 urtetik gorakoentzat

Gidaria: Imanol