ZANCA PARRANCA
Maizterra: Zuhaitz
Jolasa edo sistema: Despues d’Ochobre
Jokalari kopurua: 4-5
Sinopsia: 1970. urtean eta Asturiesko Errepublika Sozialista Sobietikoan (RSSA) Asturias eta URSS guztiko zentral nuklearrentzako erregaia izan daitekeen mineral bat aurkitu dute Tevergako leizeetan. Taldeak mineral hau egokia den eta ustia daitekeen aztertu behar du baina Zanca Parranca deitzen den izaki mitologikoa ere inguruan omen dabil azken aldian eta herriko hainbat haur bahitu dituela diote inguruko biztanleek.
Data eta ordua: Abenduak 29, 21:30
Iraupena: 2 ordu inguru
Online partida
Beharrezko baldintza teknikoak: JITSI eta TELEGRAM
Umeentzako egokia da? Bai
Segurtasun neurriak: Ez
Edukiari buruzko oharrak: Umore beltza eta biolentzia egon daitezke
Rolean inoiz aritu ez direnentzako egokia da? Bai
Izen ematea: Post honetan iruzkina eginda.