[Rolaldia 2021] Zerutik erori zen harria (Fisikoa)

ZERUTIK ERORI ZEN HARRIA

Maizterra: Eneko Azedo (Rolariak/ABACO)

Jolasa edo sistema: Cthulhuren deia

Jokalari kopurua: 3-5

Sinopsia: Zure ametsgaiztoak gero eta okerrera doaz eta Armitage irakaslearen deia jasotzen duzunean Arkhamen eroritako meteoritoa ikertzeko, aldaketa bat txarrik ez dizula egingo pentsatzen duzu.

Data eta ordua: Abenduak 29, 18:00etan

Iraupena: 2 ordu

Lekua: Ebla Liburudenda Espezializatua (Donostia)

Segurtasun neurriak: X-txartela

Umeentzako egokia da?: Ez

Hasiberrientzako egokia da?: Bai

Edukiari buruzko oharrak: Aipatzekorik ez

Izen ematea: Post honetan iruzkina eginda

4 Iruzkinak

  1. Nik parte hartu nahiko nuke!
    Cthulhura duela ehundaka urte partida bat jokatu nuela uste dut, baina guztiz hasiberria naiz.
    Rol jokoetan esperientzia piskat badut.

  2. “Bere R’lyeh-ko etxean, hildako Cthulhu zain dago ametsetan”
    Epa! Roleko beste sistema batzutan ibili izan naiz, baino joku hontan ez naiz oraindik inoiz aritu. Partidan jokatzeko izen eman nahiko nuke eta badago abenturazale batentzat oraindik lekurik?

  3. Iepa!
    Nik ez daukat ia esperientziarik rolean (Atopiako pare bat partida, besterik ez), baina gehixeago probatuko nuke gustora. Ea Kthulhu nola ahoskatzen den ikasten dudan behintzat xD

  4. Imanol Etxeberria

    Ni prest eromenera arte jokatzeko!

Iruzkina egin

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude