BELDURROLA 2023

Sorginei buruzko rol jokoak euskaraz

“Hodei guztien azpitik, sasi guztien gainetik”

Ausar zaitez beste jokalari batzuekin batera beldurrezko istorioen rol jokoetan aritzera! Aurtengo partidak sorginei buruzkoak izango dira. Sorginak beti izan ditugu gure artean, askotan ezkutuan dauden arren.

Jatorrizko irudia Nisa Goiburu, Sorginak erakusketatik

Rol jokoak istorioak elkarlanean sortzeko mahai jokoak dira. Jokalariek pertsonaia batzuen papera hartuko dute eta beldurrezko abentura bat osatuko dute gidariaren laguntzarekin. Jokatzeko behar den gauza bakarra mahai baten inguruan esertzea eta papera, arkatza eta dado batzuk eskura izatea da!

Partidak 2-3 ordu ingurukoak izan ohi dira, 3-5 jokalarirentzat. Partida gehienetarako ez da esperientzia eduki beharrik. Parte hartzea doakoa da, baina aurretik partidetan izena eman behar da.

  • Urriaren 19-20 Egiako Kultur etxean (Baztan hiribidea 21, Donostia)
  • Urriaren 21-22 Ebla liburudendan (Karmengo Ama 28, Donostia)

URRIAK 19, OSTEGUNA

Egiako Kultur Etxean (Baztan Hiribidea 21, Donostia)

  • 18:00 Ilgora: “Zin hautsezina”
  • 18:00 Akelarre: “Sorginen larrea” – PARTIDA BETETA

URRIAK 20, OSTIRALA

Egiako Kultur Etxean (Baztan Hiribidea 21, Donostia)

  • 18:00 Roleina: “Izurako izua” – PARTIDA BETETA
  • 18:00 Altxorra eta Loria: “Sorginen baratzean belar txarrik ez”

URRIAK 21, LARUNBATA

Ebla liburudendan (Karmengo ama 28, Donostia)

  • 11:00 Rol erraztua: “Haraneko misterioa”
  • 11:00 The writers: “Lo zena jeiki da gaur” – PARTIDA BETETA
  • 16:00 Antzinako eskola: “Parsifae, Kretako sorgina” – PARTIDA BETETA
  • 16:00 High seas hack: “Buduaren irla”
  • 16:00 Makina Maixu RPG: “Sorginen laratza”

URRIAK 22, IGANDEA

Ebla liburudendan (Karmengo ama 28, Donostia)

  • 11:00 Sherlock karlista: “Amezkoako otsoa”
  • 11:00 Pastorola: “Sasi guztien gainetik” – PARTIDA BETETA
  • 16:00 Trauma unit: “HAYES-en zerbaitek ustel usaintzen du”
  • 16:00 Harrotasuna, aurreiritziak eta magia praktikoa: “Sorgin berria auzoan”