DnD 5.e. Pertsonaiaren orria, bigarren atala

Behin zenbakiak kokatuata izanik, Jokalariaren orriak dituen bestelako datuak ikuskatuko ditugu zati honetan, borroka inguruetan erabiliko diren datuak errebisatuz, pertsonaiaren antzezpenean lagunduko diguten datuak eta bestelako gaitasunak bilduko ditu.

Kaixo, ni Aritz naiz, Rolarien elkarteko kide eta D&D zale amorratua. Gida txiki honen jarraipen honetan munduko rol joko ezagunenaren Pertsonaia orria aztertzen jarraituko dugu, zatiz-zati jokalari hasiberriek ere arazorik izan ez dezaten.

"Non esan duzu doala alergien eta intolerantzien zerrenda? Ezaugarrietan?"

Liskarrak baino lehen jakin beharrekoak

Borrokara zuzendutako lehen ezaugarriekin hasiko gara. 

  • Armadura Klasea (AK): pertsonaiak duen babes maila edo beste era batera esanda pertsonaia jotzeko aurkariek berdindu edo gainditu beharko duten eraso jaurtiketaren Zailtasun Maila. Pertsonaiak jantzita daraman armaduraren araberakoa izaten da eta kasu batzuetan Trebezia Modifikatzailea gehitzen zaio
  • Iniziatiba: borroka hasieran pertsonaiak aurkariei eta taldekideei aurre hartzeko duen abilezia. Borroka hasieran txanden ordena erabakitzeo erabiltzen da. Trebezia Modifikatzailearen berdina izaten da.
  • Abiadura: txanda bakoitzean pertsonaia mugitu daitekeen distantzia adierazten da hemen. Ohiko unitatea oinak dira, baina joko-taldearen arabera metrotan zein gelaxketan neurtu daiteke. Pertsonaiaren arrazak edo leinuak erabakitzen du gehienetan.

Bizi puntuak, pertsonaiak une oro duen osasunaren erakusgarri dira. D&D-n bizi puntu guztiak edo bakarra izateak ez du pertsonaia mugatzen baina denak galdu ezkero pertsonaia galtzeko arriskuan egon gaitezke.

  • Gehienezko bizi puntuak: pertsonaiak une batean izan ditzakeen bizi puntuen balio handiena, Mailak, Klaseak eta Sendotasun Modifikatzaileak eragiten du balio honetan. 
  • Uneko bizi puntuak: pertsonaiak une jakin batean dituen bizi puntuak adierazten dira hemen, 0 da izan dezakeen balio txikiena. 0 Bizi puntuko izaki batek konortea galtzen du eta bere txanden hasieran Heriotza Salbazio bat egin beharko du.
  • Behin-behineko bizi puntuak: Aztikeri eta bestelako ezaugarriek ezartzen dituzten bizi puntu gehigarriak, iraupen jakin bat izaten dute eta iturri ezberdinetatik jasota ere ezin dira akumulatu. 

Gure pertsonaiaren osasun eta biziraupenarekin zerikusi duten datuekin jarraituz kutxa bi hauetan hauxe aurkitu dezakegu:

  • Bizi puntu dadoak: pertsonaiarentzat aukeratutako klasearen arabera Bizi puntuak kalkulatzeko erabilitako dadoari horrela deitzen zaie. Orriaren zati honetan pertsonaiak duen Klaseak izendatutako dadoa d6, d8, d10 edo d12 (dadoak dituen aurpegien arabera ezartzen zaien izena) eta pertsonaiaren mailaren araberako kantitatea erakusten dira. Dado hauek abenturan zear atseden laburretan bizi puntuak berreskuratzeko erabiltzen dira.
  • Heriotz salbazioak: jokoak duen salbazio berezi bat da. Pertsonaia bizi puntu gabe geratzen denean, konorte gabe geratu eta hurrengo txanden hasieran Heriotz salbazio bat egin beharko du d20 bat erabiliz , 10 edo gehiago atera ezkero Arrakasta bat markatuko du paperean, 9 edo gutxiago Kale bat markatuko du ordea. Pertsonaiak hilzorian jarraituko du hiru Arrakasta edo hiru Kale bildu arte, azkena gertatu ezkero pertsonaia guztiz hilko da.

Liskarrerako prest

Orriaren erdialdean pertsonaiak borrokan erabili ditzakeen arma eraso edo kasu batzuetan eraso magikoen laburpen bat dago.

Gehienetan erabiliko diren erasoak idazten dira hemen, une batean azkar eta kalkulo gutxirekin erasorari gehitzeko Eraso modifikatzailea, erasoak eragingo duen Kalte dadoa eta bestelako modifikatzaileak eskura izateko.

Bestelako datu garratzitsuak ere apuntatzen dira hemen. Erasoaren irismena, erabilera kopurua, munizioa edo bestelako berezitasunak.

Horrelako zerbait idatzi genezake hemen:

 

Oro har jakin beharrekoak

Pertsonaia biribiltzeko eta besteengandik desberdintzeko irizpide hauek betetzen dira.

  • Nortasun bereizgarriak: pertsonaiaren izaera azaltzen duten bereizgarri batzuk hala nola zer duen gustoko, bere izaeran markan utzi duen gertakizunen bat edota ohitura bereizgarriren bat.
  • Idealak: pertsonaiak ziurtasun handienaz sinesten duen edo gidatzen duen zerbait. Aurrera egiten bultzatzen duen bizi arrazoia.
  • Loturak: pertsonaiak jende, leku edota beste gauzaren batenganako duen konexioa aipatzen da hemen. Hezi zen eta babestu nahi duen herria edo traizio egin zion buruzagia, adibidez.
  • Gabeziak: pertsonaiak duen akats garrantzitsu bat. Bizio, beldur edo bestelako erreakzio txarra sor dezakeen zerbait. 

Jokatzeko era ez denean oso interpretazio astunekoa, ezaugarri hauek aurrerago ere bete daitezke, jokalariak pertsonaia nola aztertu duen ikusita.

 

Bereizgarritasun eta Ezaugarriak: Arrazak eta klaseak pertsonaiari ematen dizkion berezitasunak idazten dira. Nanoen Ilunetan ikusteko gaitasuna, Gerlariaren borroka estiloa edo Erditaren zortea adibidez. Partidan edo partidetan zehar erabilgarri izango diren eta gogoratu behar diren ezaugarriak izaten dira hemen idatziko direnak.

Hizkuntzak eta Bestelako konpetentziak: pertsonaiak ulertu, hitzegin eta idatzi ditzakeen hizkuntzak eta tresna, ibilgailu eta bestelako gauzetan izan dezakeen konpetentzia markatzen dira hemen. 

Orriaren zati honetan pertsonaiak eskura, motxilan, diruzorroan eta ekipatuta dituen gauzak idazten dira. Kutxaren ezkerreko aldean pertsonaiak diruzorroan dituen Kobrezko, Zilarrezko, Elektrozko, Urrezko eta Platinozko txanponen kontua eramateko gelaxkak daude irudikatuta. Kobre, zilar, urre eta platinozko txanponak aurrekoak baino 10 aldiz gehiago balio dute, hau da, zilarrezko txanpon bateko hamar kobrezko txanponen balioa du eta urrezko batek hamar zilarrezko txanponen balioa. Elektro txanponak antzinako txanponak errepresentatzeko erabiltzen dira eta normalean bost zilarren balioa izaten du pieza bakoitzak.

Hurrengo atalean ikusiko gara!

Eta lortu dugu! Pertsonaia orriaren zati guztiak azaldu eta gero pertsonaien sorreran edota partidetan gertatu daitezkeen galderen gehiengoari erantzuteko Euskarazko erreferentzia txiki bat daukagu.

Oro har, nire ustez jokatzen hasteko beharrezkoak diren puntu guztiak azaldu ditugu jokalari hasiberri baten ikuspuntutik jada eginda dagoen pertsonaia baten orria jaso eta ulertzeko gai izateko.

Hurrengo atalean pertsonaia bat nola sortu eta Pertsonaia orria nola bete ikusiko dugu.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude