Euskal rolariok beste tresna bat dugu gure ekipamendura gehitzeko. Lemmy.eus-en komunitate bat sortu dugu, Rola euskaraz izenekoa.
Baina zer da Lemmy? Aztikeri berri bat? Gurekin abenturatan lagun bezala joan daitekeen animalia? Datorren partidarako aurretik zehaztutako pertsonaia, hain zuzen “Motorburu” izeneko banda baten abeslaria? Aurreko galdera guztien erantzuna izan liteke, baina ez, Lemmy foro moduan elkarrizketak egiteko tresna bat dugu. Bertan rolariek ditugu eztabaida luzeak modu txukun batean gordetzeko aukera ematen diguna. Ez du Telegram taldearen bizitasunik, baina hausnarketa sakonagoak emateko aukera ematen digu, era asinkronoago batean, eta baita bertan idatzitako gaiak, estekak eta partekatutako materialak erraz aurkitzeko aukera ere.
Sar zaitez lemmy.eus-en eta batu Rolarien komunitatera!