Zerbait idazteko aitzakiarekin, inkesta txiki bat pasa nien rolariei. Gustatzen zaizkigun rol jokoak gure izaeraren isla dira, eta taldekideak hobeto ezagutzeko modu bat izan zitekela otu zitzaidan. Hemen dituzue rolariak taldean gehien maite ditugun jokuetako batzuk. Besteak hurrengo post batean irakurri ahalko dituzue.
Adur Euskal Erdi Aro mitologikoan girotutako rol jokoa da. Oraintxe bertan jokua inprimatzeko diru bilketa egiten ari dira hemen. Arau errazak erabiliz euskal historia eta mitologia esploratzeko aukera ematen du Adurrek. A! Eta euskeraz da!
Jokatzeko erraza, gustoko dut gertatzen den errealitatea.
Ibai P
Giro polita dauka eta arau errazak ditu.
Eneko A.
Kulten gure mundua ez da kartzela bat besterik. Rol joko gnostikoa dela esan daiteke, baino hori baino askoz gehiago da: arimaren eta gorputzaren plastizitatearen erakusle.
Errealismo urbano eta mitologia magiko eroa uztartzen dituelako oso modu orijinalean. Bestalde jokoak izu, tragedia, nihilismoa eta baikortasuna oso modu emankorrean nahasten dituela iruditzen zait. Gidatzeko eta jokatzeko oso unibertso erakargarria proposatzen du nire ustez.
Txerren
Warhammer miniatura jokoaren munduan girotutako rol jokoa. Zer esango dizuet nik joko honi buruz? Hobeto irakurri beste rolarien iritziak:
Anbientazio oso ona duela iruditzen zait. Kaosa edozein harriren azpian aurki dezakezu.
Astaroth
Portzentajezko sistema logikoa eta zuzena da, giropen goibel eta anti-heroikoa eta fantasiazko trasfondo ilun eta hilgarria maisuki biltzen duelako.
BeƱat (roleatzen)
Betidanik ezagutu izan dudan “lore”-a dauka eta oso gustokoa dut, bai daukan umorea eta fantasiazko mundua. Gordina eta krudela batzuetan baina heroia izateko aukerekin. Sistema aldetik 100eko portzentaiak erabiltzen dituzten sistemak errazak egiten zaizkit momentuoro ekintzak burutzeko dauzkadan aukerak jakiteko, eta arrakasta/huts aukera luzea ematen dute hobetzen joateko. 6ko dadoetan oinarrututa dauden sistemetan adibidez, 6 aukera bakarrik izatea oso urria egiten zait, 3 tik 4 ra pasatzea adibidez izugarrizko saltoa da. Ogibide ezberdinen sistema ere primerakoa iruditzen zait. Pertsonaia arrunt batekin hasi eta bide luzea ematen da eboluzioan ogibide ezberdinetatik igaroaz, pertsonaiak bizitza ezberdin pila edukiko balitu bezela. Beste joko askotan beti zara PJ klase berdina eta esperientzia lortzen den einean mekanikoki hobekuntzak edukiko dituzun arren, beti berdina izaten jarraitzen duzu narratiboki, zerorrek gatza eta piperra sartu ezean. Warhammerrek PJ-ren eboluzio horretan aberastasun hori sartzen duela iruditzen zait. Magia sistema ere oso egokia deritzot. Nahiago dut hemen bezala azti bat zarenean dagoeneko konjuruen jakintza izatea, X konjuru dakizkizu, eta nahi duzunean erabil ditzakezu zailtasun jaurtiketa gaindituaz. Logika osoa du niretzat horrela funtzionatzeak, eta ez memorizatzen aritu behar horrek, konjuruak ikasi dituzu, nola ahaztuko zaizkizu? Eta honaino nire Warhammerren defentsa, seguru zerbait ahaztu zaidala XD
Imanol Etxeberria
Fantasia ilunezko rol joko suediarra da. Beste jokoetan agertzen diren ohiko fantasiako arrazak irauli egiten ditu eta pixkanaka herdoiltzen ari den mundu batean kokatzen ditu.
Gustatzen zait arau xinpleak dituelako eta mundua zein tematika iluna eta existentziala direlako.
Paulo
Iberiar penintsulako Behe Erdi Aroan kokatzen da eta garaiko bizimodu latza adierazi nahi duen sistema hilgarria dauka. Jokalari gaixoek deabruarekin erlazionatutako izaki eta gizakiei aurre egin beharko diete bizirauteko.
Historia eta fikzioa oso modu naturalean nahasten dituelako. (Baina bakarra aukeratzea oooooooso gogorra da!)
Petrux